GITARRA TALDEA, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA

DBHn aurten eman diren eskolaz kanpoko jarduerak euskal dantzak eta gitarra izan dira.

 

Egape ikastolan eskaintzen ditugun jarduerek parte hartzaileen interesak eta zaletasunak eta hauen heziketa helburu dute, ikasleen garapenaren osagarri dira, ikasleen konpetentziak eta trebetasunak bultzatzeko baliagarriak. 

Gitarrako jarduerak haur eta gaztetxoen Musika Hezkuntza osatzen du. Entzute aktiboa, arreta eta pazientzia sustatzen ditu eta horrek guztiak belarri musikala garatzen laguntzen du. Talde-lana sustatzen du, taldeko kide guztien artean sorkuntza artistikoko egoerak bultzatzen baititu. Horrek, gainera, pazientzia, enpatia, laguntzeko gaitasuna eta autokritika dakar.

DBHko gitarra taldeak eguerdietan bildu dira Xabi San Sebastian irakaslearen gidaritzapean: astelehenetan maila aurreratuagoko taldea eta asteazkenetan hastapenetakoa. Azken aste hauetan ikasturte amaierako emanaldia prestatzen ari dira. Emanaldia, Lehen Hezkuntzako gitarra taldearekin batera, ekainaren 10ean izango da Saroben. 

Jarrai dezagun musikarekiko zaletasuna garatzen!