GITARRA TALDEA, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA

DBHn aurten eman diren eskolaz kanpoko jarduerak Marrazketa Artistikoa, Euskal Dantzak eta Gitarra izan dira.

 

Egape ikastolan eskaintzen ditugun jarduerek parte hartzaileen interesak eta zaletasunak eta hauen heziketa helburu dute, ikasleen garapenaren osagarri dira, ikasleen konpetentziak eta trebetasunak bultzatzeko baliagarriak. 

Gitarrako jarduerak haur eta gaztetxoen Musika Hezkuntza osatzen du. Entzute aktiboa, arreta eta pazientzia sustatzen ditu eta horrek guztiak belarri musikala garatzen laguntzen du. Talde-lana sustatzen du, taldeko kide guztien artean sorkuntza artistikoko egoerak bultzatzen baititu. Horrek, gainera, pazientzia, enpatia, laguntzeko gaitasuna eta autokritika dakar.

DBHko gitarra taldea astelehen eguerdietan bildu da David Soriazu irakaslearen gidaritzapean. Azken asteetan ikasturte amaierako emanaldia prestatzen ari dira. Emanaldia, LHko gitarra taldearekin batera, ekainaren 12an izango da Saroben. 

Jarrai dezagun musikarekiko zaletasuna garatzen!