GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSOPAPER LEHIAKETA

Hernaniko Biteri kultur etxean ospatu zen pasa den martxoaren 8an.

Martxoaren 8an, Hernaniko Biteri Kultur etxean ospatu zen Eskolarteko bertsopaper lehiaketa. Hantxe izan ziren Egape Ikastolako 6. mailako ikasleak. Egin beharreko lana, 4 kopla txiki edo 2 bertso zortziko txikia neurrian eta “Gaur nota onekin noa etxea” gaiarekin. Primeran pasa zuten bertsoak eta koplak eginez. Gainera, aipamen bereziko sarietako bat Egape Ikastolako ikasle den Izaro Arrietak eraman zuen. Zorionak Izaro eta zorionak 6. mailako ikasle guztiei, primerako bertso eta koplak egin zenituzten eta!