GIOVANA LORENZOTTI, GURE HIZKUNTZA LAGUNTZAILEA

Aurten, hizkuntza laguntzailea AEBetatik etorri zaigu, New Yorketik hain zuzen ere, DBHko ikasleekin ingelesez hitz egin eta ikasleen ahozko jarduna lantzera.

 

Egapek hizkuntza laguntzaile bat izan du azken bederatzi urteetan, ikasleek hartu-emanak ingelesez ahalik eta era naturalenean izaten laguntzeko. Iaz, eta bi urtez jarraian, Julene Valmaña izan genuen bezala, aurten Giovana Lorenzotti dugu gure artean, New Yorkeko neska. 

Hasierako aurkezpenean, Giovanak New Yorken berri eman zigun, eta AEBetan zer-nolako bizimodua duen azaldu zigun. Era berean, Giovanak ikasleei kontatu zien zer-nolako nerabezaroa izan zuen New Yorken, eta, hala, ikasleek beren nerabezaroarekin konparatzeko aukera izan dute. Eta, jakina, AEBetako hauteskundeen berri izan dute ikasleek, zuzen-zuzenean. Beste zenbait saiotan, Giovana ikasleak lantzen ari ziren gaira egokitu da, eta une oro prest azaldu da ikasleak laguntzeko. Ikasleak oso gustura daude Giovanarekin, eta ongi moldatzen dira harekin. 

Irakasle taldearekin ere berehala sortu du harreman estua, eta erraz egokitu da gure Ikastetxera. 

Zorte onekoak gara gure hizkuntza laguntzaileekin, eta esperientzia paregabea da gure ikasleentzat.