GEOPARKEKO FLYSCHAK BISITATZEN ZUMAIAN

Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatu dute DBH 4.mailako ikasleek geure ondarea ezagutzeko eta ingurumena babestearen beharraz jabetzeko.

 

DBH 4. mailako ikasleek eta haien irakasleek Zumaiako geoparkera irteera egin dugu astelehenean, hilaren 19an. Algorri interpretazio-zentroko gidariekin egindako ibilbidean Kantauri kostako eta Euskal Herriko historia geologikoaren une garrantzitsuei buruzko azalpenak jaso ditugu. Kostaldeko Flyscha zer den eta nola eratu den ezagutu dugu.  Itzurungo hondartzan eta Algorriko eremuan egon gara bertako harkaitzen egiturak aztertzen. Bestalde, mareen eta olatuen eraginpean bizitzera moldatuta dauden izaki bizidunen aniztasuna handia dela ikusi dugu, eta ingurune hau zaintzeak eta babesteak duen garrantziaz jabetu gara.