GELETAKO ORDEZKARIEN TALDEA OSATU DUGU

Bigarren Hezkuntzako gela bakoitzean ordezkaria eta ordezkari-ordea aukeratu ondoren ikasleen ordezkari taldea osatu dugu.

 

Urtero, ikasturte hasieran eta tutoretza saioetan, ikasleek gela bakoitzean taldearen ordezkaria eta ordezkari-ordea zeintzuk izango diren erabakitzen dute. Taldea osatu ondoren, ikasturtean zehar gutxienez hiru aldiz elkartuko dira zuzendariarekin. Bertan, ikastetxeari orokorrean dagozkion atalen inguruan gelan ateratako proposamen berriak aurkeztuko dituzte. Ideia berri horien aurrean, zuzendariak azalpenak eman ondoren, bideragarriak baldin badira Batzorde Pedagogikora zuzenduko ditu gaia aztertu eta kudeatzeko.

Gainera, ordezkari eta ordezkari-ordeen taldeak beharrezkoa ikusten duten bakoitzean bilera eska dezakete. 

Azaroaren 14an, 2022-2023 ikasturteko lehen bilera egin dugu. Kideen aurkezpena egin eta gero, hainbat proposamen mahai gainean jarri ditugu.  Honetaz gain, ikastetxeko  OOGan ikasleak hiru ordezkari dituzte,  3. eta 4. mailako ikasleen artean aukeratutakoak eta lehen bilera honetan OOGko kideak hautatu ditugu: Nora Agirre, Ane Callejon eta Eñaut Egaña.