GEHITU TAILERRA

Asteazkenean eta ostegunean 5. mailako ikasleok Gehituko hezitzaileak diren Itsaso eta Lierniren eskutik Aniztasun afektibo sexualaren inguruko tailerra jaso dugu.

Saio hauetan hau guztia ikasi dugu: 

- Aniztasuna (kultur aniztasuna, erlijio aniztasuna, aniztasun funtzionala, gorputz aniztasuna...) landu dugu, eta hortik LGTBI+ kolektibora hurbildu gara.
 
-Familia aniztasuna: karta jolas baten bidez familiak sortzen ibili gara. Era honetara,  egunerokoan topa ditzakegun familiak ikusi ditugu. 

-Aniztasuna/diskriminazioa: bi dinamika desberdinen bitartez aniztasuna eta diskriminazioaren arteko desberdintasunak landu ditugu. Modu horretara, diskriminazio egoerak ikusi edo bizi ditugunean nola erantzun beharko genukeen ikasi dugu.

Primeran pasatu dugu! Eskerrik asko Itsaso eta Lierni.