GEHITU TAILERRA

Urtarrilaren 26 eta 27an, 5. mailako ikasleok Gehituko hezitzaileak diren Ander eta Itsasoren eskutik Aniztasun afektibo sexualaren inguruko tailerra jaso dugu.

Saio hauetan hau guztia landu eta ikasi dugu: 

- Aniztasuna (kultur aniztasuna, erlijio aniztasuna, aniztasun funtzionala, gorputz aniztasuna...) landu dugu, eta hortik LGTBI+ kolektibora hurbildu gara (aniztasun afektibo sexuala). Ikasi ditugun hitzak berriz,  hauek izan dira: Gay, lesbiana, homosexuala, heterosexuala, bisexuala, transexuala eta ez-bitarra.

- Familia aniztasuna: Karta jolas baten bidez familiak sortzen ibili gara taldeka (hausaz tokatu zaigu bakoitzari pertsonai bat). Horiekin ipuinak sortu ditugu eta familia mota desberdinak agertu zaizkigu. Era honetara,  egunerokoan topa ditzakegun familiak ikusi ditugu (homoparentalak, monoparentalak, jatorri desberdineko gurasoak dituztenak...). 

- Aniztasuna/diskriminazioa: Bi dinamika desberdinen bitartez aniztasuna ( desberdina denarekiko errespetua eta gizarterako aberastasun moduan ikustea) eta diskriminazioaren (ezberdina denarekiko errespetu falta eta bazterketa) desberdintasunak landu ditugu. Modu horretara, diskriminazio egoerak ikusi edo bizi ditugunean (dela arrazismoa, homofobia, matxismoa...) nola erantzun beharko genukeen ikasi dugu.

Primeran pasatu dugu! 
Eskerrik asko Ander eta Itsaso.