GAZTELEKUKO ARDURADUNAK BISITAN!

Gaztelekua, nerabeentzat jolas eta jarduera pedagogikoak eskaintzen dituen eremua da. Ikastolan, zubi lana egiten dugu gure ikasleek eskolaz kanpo aberasgarriak diren aukerak ezagutu ditzaten.

 

Garazi eta Izaro etorri dira Gaztelekuko ekintzen inguruan hitz egitera. 

Gaztelekua, lagunekin egoteko, jende berria ezagutzeko, esperientzia berriak bizitzeko, gai ezberdinetaz hitz egiteko eta antolatzen dituzten ekintza ugariz gozatzeko aukera bikaina da. 

Gazteen eskaerak, proposamenak, kezkak… gelaz-gela jaso dituzte eta horiei bidea emateko prest azaldu dira.

Covid19 dela eta, babes neurriak zorrotz betetzen dituzte eta topagune egokia eta segurua da Gaztelekua. Guztiak etortzera animatu gaituzte!