GAUZA KURIOSOA OSASUNARENA

LH 3. mailako ikasleak osasun bidea ezagutzera atera dira.

LH 3. mailako ikasleak Osasunaren inguruan ari gara lanean. Hori horrela, osasuntsu egoteko, elikadura zaintzeaz eta kirola egiteaz gain,  beste hainbat gauzen artean, lagunen arteko harremanek ere garrantzia handia dutela ikasi dugu. 
Honela, osasuna aitzaki hartuta, maiatzaren 10ean Urnietako osasun bideetako bat egitera joan gara. 
Ibilbidea egiterakoan, osasun bidearen seinaleak jarraitu ditugu, eta eztarriak bustitzeko, bidean dagoen iturrian geldialditxoa ere egin dugu. Ibilaldiaren bukaeran, parkean geratu gara jolasean. 
Amaitzeko, ikastolara itzuli gara eta guztiok oso pozik eta gustura ibili garenez elkarrekin, helburua bete dugu, osasuntsu egoteko zoriontasuna beharrezkoa baitugu.