GALTZERDI BIZIDUNAK ERASORAAAAA!!!

Haur Hezkuntzakoentzat antzerkia egingo dute 2. eta 4. mailako ikasleek.

Egapeko 2.mailako  artixtek birus maltzurrari  aurre  egiteko GALTZERDI  BIZIDUNAK landuko  dituzte.

GALTZERDIEKIN  TXONTXONGILOAK sortu dituzte, eta beraiek pertsonai berdinaren mozorroa lortuta,  GALTZERDI  BIZIDUNAK  martxan izango  ditugu,abentura polit eta xelebreetan murgilduz, denen  gozamenerako.

GALTZERDI  MAGIKO hauek  antibirus potentea daukate bere baitan eta ikuslea ez da fijatu ere egiten musukorik ote dagoen bere aurrean,.Kontran, efekto ona egiten du, ze aktoreen ahoa ez ikusterakoan,  ahots dibertigarria txontxongilotik beretik ateratzen dela dirudi.

2.mailakoek  GALTZERDI  BIZIDUNEN XOUA eskeiniko dute.

Laugarren mailakoek, berriz, SORGINEN LAPIKOA eta SORGINEN LAPIKOA II eskainiko dizkiete lau urteko A eta B taldekoei.

Ikastolako baso-parkean gertatuko dira abenturak.

Espero  dugu  bideoz grabatzeko aukera izango dugula  eta Gabonak baino lehen zuen etxetik disfrutatu ahalko duzuela gurekin batera.