GABONETAN ERE KONTSUMO ARDURATSUA

Gabonak gainean ditugu eta honekin gure kontsumo-ohiturak itzuli dira. Hau horrela, uste dugu komunikabide eta publizitatearen aurrean kritiko jokatzea ezinbestekoa dela berdintasunean hezteko.

Publizitate kanpainek estereotipoz beteriko irudia islatzen dute eta ematen dituzten genero rol klasikoek ez dute laguntzen benetako berdintasuna lortzen. Ez dago gure esku komunikabide eta publizitatearen mezuak aldatzea, baina bai haien aurrean kritiko jokatzea.

Ikastetxetik kontsumo arduratsua egitera animatzen zaituztegu. Irudian dituzue gabonetako opariak egiteko ideia eta proposamen batzuk.

EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON!