GABONEN ATARIAN, FAMILIEN PARTAIDETZA ESKOLAN

HH3koentzat ipuin bat, eta lehen mailakoentzat eskulan tailer bat

Aurten ere, gabonen atarian, egunotarako aproposak izan daitezkeen apaingarriak egiteko aukera izan dugu. Lehenengo mailako ikasle biren familien partaidetza eta laguntzarekin, apaingarri ederrak egin ditugu. Bide batez, HH3ko ikasleak ere, magia eta zirraraz zipriztindu dira, HH3ko ikasle baten familiak eskainitako ipuin kontaketa baten bitartez.