GABON KANTAK EGAPEN

Abenduaren 24a gerturatzearekin batera, Olentzero eta Mari Domingi hutsik egin gabe, Egapeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleengana etorri dira.

Urtero legez, gabon gaua gerturatzen ari da eta Olentzero eta Mari Domingi urteko egunik lanpetunetan murgildu dira. Lanez lepo diren honetan, ordea, ez diote hutsik egin Egapeko ikasleei eta urteroko bisita egin zieten pasa den ostiralean. Etxeberriko 2 urteko txikien harridura eta poza sorrarazi zituzten bi euskal pertsonai magikoek. Euren eskutitzak jaso ostean, Lizardirainoko bidea egin zuten. Lizardiko haurrak zain ziren noiz etorriko. Urduritasunak ez ziren falta, eskutitzak eskuetan, hainbeste desiatutako opariaren berri eman nahi zieten Olentzero eta Mari Domingiri. Aurten ere, abenduaren 24ean ezin izango diegu merezi duten bezala, abestuz ongi etorria egin Urnietako kaleetan, baina Egapera eginiko bisitarekin eta eskutitz denak jasotzearekin, ziur gara, Urnietarrek ez dutela oparirik faltako, Olentzero eta Mari Domingik ez baitute hutsik egingo. Eskerrikasko aurten ere, gure txikie eta ez hain txikiengan ilusioa pizten jarraitzeagatik.