GABON ABESBATZA ELIZAN

Aurten ere, Gabon Abesbatzan parte hartu dute Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailako ikasleek.

Urnietako Udalak urtero antolatzen duen Gabon Abesbatzan parte hartu genuen aurreko ostiralean.
Aurtengoan LHko 3., 4., 5. eta 6. mailakoen txanda izan da. Aurretik prestaketa saioetan aritu ondoren, jendeaurrean abesteko eguna noiz iritsiko irrikitan egon dira. Emanaldi bikaina eskaini zuten aurtengoan ere.
Zorionak!