FRANTSESA IKASTEN

DBHko 1. mailako ikasle batzuek aurten hizkuntza berri bat ikasteko erronkari eutsi diote. Gogotsu eta kementsu.

 

Egape Ikastolako proiektuan argi eta garbi azaltzen den moduan, gure ikastetxea euskalduna da, euskara da gure hizkuntza erreferentea, baina aldi berean, gure ikasleak eleanitzak izan daitezen urrats garrantzitsuak ematen ditugu.

Hori dela eta, DBH 1. mailako ikasle batzuek frantsesa ikasteari ekin diote. Koloreak, esamolde batzuk eta zenbakiak ikasi ondoren, hitz berrien zerrenda handituz joan dira. Oraintxe, astegunak, hilabeteak eta urtaroak buruz ikasi eta era egokian ahoskatu nahian dabiltza. Buru-belarri ari dira horretan, bai idatziz, bai ahoz. Idatziz egutegi bat egitea erabaki genuen. Eta, ohartu gabe, frantsesa lantzeaz gain, beste gaitasun batzuk ere jarri dituzte praktikan ikasleak: 

  • Planifikazioa: nola egin nahi zuten egutegia.
  • Elkarri laguntzea: elkarri ideiak emanez, edo aldamenekoari ideia interesgarri bat hartuz.
  • Matematika: egutegiko koadroak egiteko, erregela erabili behar zuten eta beharrezko kalkuluak egin.
  • Irudimena: nolako egutegia nahi dut? Zer irudi jarriko dizkiot? Nola margotuko dut?
  • Arazoei irtenbideak emanez: behin lanean hasita sortu diren oztopoei aurre eginez eta irtenbide egokiak emanez.

Hori guztia egin, eta, aldi berean, ikasi dute astelehena lundi dela eta urtarrila janvier.