FORU JAUREGIAN IZAN DIRA DBH 2.MAILAKO TALDEAK

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusia eta Cristina Enea parkea bisitatu dituzte ikasleek.

 

Abenduaren 13an DBH 2. mailako ikasleek Gizarteko mintegiak antolatutako jarduera osagarria gauzatu dute. Irakasle taldetxoarekin batera, Donostiara joan dira trenez, besteak beste, euskal lurraldeetako erakundeen inguruko eta foru-antolamenduari buruzko ezagutzak zabaltzeko asmoz.

Lehenik, Gipuzkoa Plazan lekutzen den Foru Jauregia ikusteko aukera izan dugu. Bisita gidatuan eraikinaren ondare historiko eta artistikoa ezagutu dugu; beirate, margolan, apaingarri, altzari eta eskailera guztiz bikainak bertatik bertara ikusi ditugu, baita kapera, liburutegia, areto eta bulego itzelak ere. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamendu administratiboan sakontzeko aprobetxatu dugu. 

Ondoren, Cristina Enea parkera joan gara. Parkean zehar ibilbide autogidatua egin dugu, horren bidez ikasleek "Cristinaren etxea" nola eraiki zen ikasi dute eta bertako txoko berezienetako batzuk ikusteko eta haien historia ezagutzeko parada izan dute.