FORU JAUREGIAN IZAN DIRA DBH 2. MAILAKO TALDEAK

Donostiako Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusia barrutik ezagutu dute.

 

Apirilaren 15ean DBH 2. mailako ikasleek Gizarteko mintegiak antolatutako jarduera osagarria gauzatu dute. Irakasleekin batera, Donostiara joan dira autobusez, besteak beste, euskal lurraldeetako erakundeen inguruko eta foru-antolamenduari buruzko ezagutzak zabaltzeko asmoz.

Gipuzkoa Plazan lekutzen den Foru Jauregian izan dira. Bisita gidatuan eraikinaren ondare historiko eta artistikoa ezagutu dute; beirate, margolan, apaingarri, altzari eta eskailera guztiz bikainak bertatik bertara ikusi dituzte, baita kapera, liburutegia, areto eta bulego itzelak ere. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamendu administratiboan sakontzeko aprobetxatu dute.