FAMILIENTZAT HITZALDIA EGAPE IKASTOLAN

Pantaila eta mugikorren erabilera arduratsuaren inguruan hitzaldia antolatu du Egape Ikastolak.

Pantailak eta mugikorrak bortizki sartu dira gure haur eta gazteen egunerokoan. Egoera honek, sarri sortzen du ezinegona familietan. Egape Ikastolak LH3.mailatik DBH 4.mailara arteko familientzat antolatu duen hitzaldi honen helburua gurasoek gai honekiko kontzientzia hartzea izango da eta euren seme-alabei bide honetan bidelagun izateko tresna eta baliabideak ematea.

Hitzaldia  Bidelagun proiektuko kideek eskainiko dute.  Bidelagun haurren hazkuntza eta heziketaren inguruko gaiak jorratzeko guraso eta hezitzaileei zuzendutako proiektu bezala hasi zen 2015an. Geroago, zerbitzu gehiago eskaintzera jo dute; hain zuzen, helduen garapen pertsonala eta bizitza-kalitatea hobetzen lagungarri diren ikasgaiak emanez. Bidelagun hainbat profesionalek osatzen duten sareaz egina dago.

Hitzaldia, otsailaren 20an izango da, arratsaldeko 17:00tan Lekaio Kultur Etxean. Hitzaldian parte hartzeko ondorengo ONLINE formularioa bete beharko da datorren otsailaren 19a baino lehen.