FAMILIEN PARTAIDETZA EZINBESTEKOA ESKOLA KONTSEILUAN

Eskola Kontseiluetako kideak berritzeko prozesua zabalik dago.

 

Sarritan aipatu dugu Eskola Kontseiluak duen garrantzia, Ikastolaren antolaketa eta funtzionamenduarekin zerikusia duten gaiak aztertzen baitira eta baita erabaki garrantzitsuak hartu ere. Beraz, familien ordezkapena ziurtatzea ezinbestekoa da eskolako erabakietan gurasoen iritzia kontuan hartzeko.

Hezkuntza Sailak emandako argibideen arabera, urriaren 21etik azaroaren 4ra bitartean familiek Eskola Kontseilua berritzeko prozesuan parte hartzeko izena eman dezake.

Beraz, inork bere burua aurkezteko interesik badu, idatzi dezala ikastetxeko helbidera edo Ikastolako Zuzendaritzarekin harremanetan jar dadila. PARTE HARTU!!!

Aurrerantzean prozesu honi buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.