FAMILIEI ESKAINITAKO HITZALDIA

“Haurraren emozioak eta beldurrak entzun eta erantzun” izenburupean hitzaldia antolatu du Egape Ikastolak.

Alvaro Beñaran, pedagogo eta psikomotrizistaren gidaritzapean, datorren urtarrilaren 26an hitzaldia antolatu du Egape Ikastolak “Haurraren emozioak eta beldurrak entzun eta erantzun” izenburupean. Alvaro Beñaran esperientzia handiko profesionala da haurraren lehen adin hauetan. Eta lehen adin hauetan haurraren emozio eta beldurren aurrean helduok izan ditzazkegun kezka edo zailtasunen aurrean, lagungarri suerta daitezkeen kudeaketa estrategiak eskainiko dizkigu Alvarok. Hitzaldia Lekaio kultur etxean, arratsaldeko 17:00tan eskainiko da eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako familiei zuzendua izango da. Hitzaldian parte hartzeko, izen ematea beharrezkoa izango da.