FAMILIAK IKASTOLAN ZEINU HIZKUNTZA LANTZEN

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoengana Eneritz etorri zen.

Eneritz Zeinu hizkuntzako irakaslea da. Hortaz, Zeinu hizkuntzari lotutako hainbat kontu azaldu zizkigun, baita ikasi ere. Zeinu hizkuntza gorren berezko hizkuntza da eta hizkuntza ofizialtzat aitortua dago. 
Alfabetoko hizki  bakoitza nola esaten den erakutsi zigun. Bestalde, ekintza konkretuak adierazten duten keinuak daudenez, egunero erabili ditzakegun keinu batzuk ikasi genituen: jolastu, eraikuntza, animaliak… Guztiz interesgarria izan zen. 

Eskerrik asko, Eneritz.