“FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA: IPUIN KONTAKETA

“Familiak Ikastolan” proiektuaren barnean ikasturte amaiera honetan bisita ederra izan dugu.

Asteazkenean, Maitane Txapartegiren bixita jaso genuen, Peru Txapartegiren amarena alegia. Maitanek Ainara Azpiazu ilustratzailearen “Basoan barna” ipuinaren kontakizuna egin zigun lehenbizi eta ondoren, euren etxeko lehiotik grabatutako azeriaren bideotxo bat erakutsi. Azeriak egun argiz egin zien bisita, zerbait harrapatu asmoz ziurrenik!!

Eskerrik asko Maitane guregana gerturatzeagatik!