“ FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA: HH 3 URTE

3 urteko geletan “familiak ikastolan” proiektua martxan jarri dugu.

3 urtekoen familikoak proiektuan parte hartzera animatzen hasi dira eta honezkero hiru guraso etorri dira gelan ipuina kontatzera. Lehenengo Amaia, Jokin-en ama etorri zen, eta berak “Nola dastatu ilargia” ipuina kontatu zigun. Ondoren, Egoitz etorri zen, Mikel-en aita, eta berarekin Dinosauroen mundura gerturatu ginen. Eta azkenik, aste honetan Maite etorri da, Malen-en ama. Maitek, horrenbeste gustatzen zaigun “Satortxoaren” ipuina kontatu digu. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik!