“FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN

“Familiak Ikastolan” proiektuarekin jarraituz, beste bisita berezi bat izan dugu 5 urteko geletan.

Oraingoan 5 urteko geletan izan dugu bisita, Aioraren ama, hain zuzen ere. Aioraren amak ipuin zoragarri bat kontatu digu eta adi-adi entzun dugu denok. Ipuinarekin lotuta, ondoren marrazki polit bat margotu dugu gelan. Primeran pasatu dugu ipuina entzuten eta marrazten.
Zein ederrak gelditu diren gure marrazkiak! Mila esker, Maitane, guregana etortzeagatik!