“FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN

Berriro ere “Familiak Ikastolan” proiektua martxan izan dugu.

Oraingoan 5 urteko geletan izan dugu bisita, Leire Larreta, hain zuzen ere. Leire eskulan polit batekin etorri zaigu, eta ezin izan zaigu gehiago gustatu. Makarroiekin lepokoak eta eskumuturrekoak egin ditugu! Leirek jarraitu beharreko pausoak eta erabili beharreko materialak erakutsi ondoren, martxan jarri gara eta bakoitzak bere lepoko edota eskumuturrekoa egin du. Oso gustura aritu gara Leirerekin batera eskulanak egiten. 

Zein dotore bukatu dugun gure bitxiak jantzita! Mila esker, Leire, guregana etortzeagatik!