“FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN

Martxan da aurtengo ikasturtean ere “Familiak Ikastolan” proiektua.

Beste urte batez gogotsu ekin diogu “Familiak ikastolan” proiektuari Haur Hezkuntzan. Oraingoan 5 urteko geletan izan dugu bisita, Mikel Ostolazarena, hain zuzen ere. Mikelek ongi asko erakutsi digu zeinen trebea den paperarekin egindako tolesturen bidez irudi ezberdinak sortzen, hark erakutsi eta guk ikasi. Pazientzia handiarekin eta pausoz pauso eta beharrezko tolesturak eginez sortu ditugu guk ere txakurra, azeria eta untxia. Irudi ezberdinak sortzeko paperarekin egiten diren tolestura bidezko arteari papiroflexia deitzen zaiola ere ezagutu dugu eta baita,  forma geometrikoen bidez irudi asko sor ditzakegula ere. Arratsalde ederra igaro dugu gure trebeziak ezagutzen eta nola ez, Mikelen konpanian.

Eskerrik asko Mikel guregana etortzeagatik!