“FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA 3 URTEKO GELETAN

“Familiak ikastolan” proiektua pil-pilean dago! Ez dago asterik familia berri bat guregana etorri gabe geratzen denik. Hau zortea gurea!

Oraingo honetan, Enar eta Laiaren gurasoak eta anaia txikia etorri dira HH3Ara. Matematikaren munduan pixka bat murgildu gaituzte eta balantza batekin jolasean aritu gara. Hain gustura ibili garela ikusirik balantza oparitu digute gelan jolasean jarraitu ahal izateko. 

Eta HH3Bkoak ere bidean goaz ttirriki-ttarraka gotti! Goizuetatik ekarri dizkigute Maren eta bere amatxo Olatzek harritxoak pintzelekin margotzeko. A zer artistak! Izan ere guretzat edozein jarduera da egoki baina familiak gidatuta bada beti da hobeki!  

Eskerrik asko familiak!