“ FAMILIAK IKASTOLAN” PROIEKTUA

Ikastolako familiek “Familiak ikastolan” proiektuan parte hartzen jarraitzen dute.

3 urteko geletan bisita ezberdinak izan dituzte. Lehenengo Pili, Aneren ama etorri zen eskulan polit bat egitera. Ondoren, Anekin, Izarren ama, dantzan ibili ziren. Jarrain, Olatz etorri zen, eta berak “Hari ikusezinaren” ipuina kontatu zien. Eta azkenik, Angelarekin, Nahiaren ama, aspaldiko jolas bat sortu zuten material birziklatuarekin. 

5 urteko geletan ere hainbat bisita izan dituzte .Yolandak , Aner-en amak, itsuek erabiltzen diztuzten zenbait material manipulatibo ekarri zituen eta haiekin  esperimentatzeko aukera izan zuten. Aitor eta Alaznerekin, Laiaren gurasoak , mahai tenisera jolasten aritu ziren.  Yasmin eta Amal-en amen eskutik,Zahara eta Lamya, Arabiar alfabetoa ezagutu zuten eta zenbait hitz nola idatzi ere bai.  Izaro panderojole eta bere izeba Iratirekin batera, trikitixa eta pandero saio eder bat gozatzeko aukera izan zuten. Azkenik, artea ere iritsi zaie Gurmeet, Armaan-en amaren eskutik. Bere gidaritzapean haur bakoitzak papereko lore polit bat egiteko aukera izan baitu.

LH2.mailako ikasgeletan ere bisita gehiago izan dituzte. Alde batetik,  Patriciaren bisita izan zuten, Elkeren ama. Patricia arkitektoa da eta lanbide honen inguruan pixka bat hitz egin eta gero, sorkuntzari ekin zioten. Imajinazioa martxan jarri eta sukalde, egongela, gela.. ezberdin ugari egin zituzten. Beste egun batean, Merce eta Desiree etorri ziren, Joel eta Enararen gurasoak. Sebillakoak direla aprobetxatuz, sebillarrez janzteko aropa ezberdinak ekarri zituzten eta musikarekin batera pausu sebillar ezberdinak dantzatu zituzten. Azkenik, Nieves eta izaroren bisita izan zuten, Axel eta Manexen gurasoak. Beraiekin eskulan ezberdinak eta “Slime” egiteko aukera izan dute.