FAMILIAK IKASTOLAN PROIEKTUA

“Familiak ikastolan” proiektuaren barnean bisita ezberdinak izan ditugu HH5 eta LH 2.mailako geletan

5 urtekoengana Laura, Arihanen ama,  joan zitzaien hizkuntza jolasak egitera. Ederki pasa zuten gure 5 urteko ikasleek aho jolasak eginez eta asmatuz. Ikasleak zain daude ea zein den animatzen den hurrengo gurasoa! 

Maiatzak 13an 2. Mailako ikasleak mendi irteera egin zuten Jokin eta Ainhoarekin, Neguren gurasoak. Besabin Jokinek mapak banatu zizkien haurrei eta ibilbidea hasi zuten, bidean hainbat animalia, landare eta ondare ikusi zituztelarik. Hamaiketako goxoa jan zuten Onddiren magalean, eta indarrak hartu ondoren, guztiak Onddiko gailurrera igo ziren. Gora gure mendizaleak!!! Gailurra egin ondoren Muliskon bazkaldu zuten. Primeran pasa zuten bertan ere jolasean. Mila esker Ainhoa eta Jokini irteera zoragarri hau antolatzeagatik!!!