“FAMILIAK IKASTOLAN” PROGRAMA: LH 5. MAILA

Martxoak 18an, goizez, Jon Jauregiren bisita jaso genuen 5. mailan.

EKIn Euskara arloan landutako bigarren gaiari amaiera eman diogu bisita honekin. Gaian zehar euskarako testu ekoizpen desberdinez gain, geletan, arte lan desberdinak ere burutu ditugu, teknika desberdinak erabiliz: puntillismoa, kubismoa, abstraktoak, eskultura txikiak...
Artistaren bidea, aurrera eraman dugu. 
 
Bukatzeko, bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu artista batek bere lanak ekoizteko garaian izaten dituen zalantzak, kezkak, materialen inguruan, esan beharrekoa nola adierazi...eta Jonek primeran argitu digu hau guztia, guztion gozamenerako.
 
Eskerrik asko Jon zure lanaren berri hain argi emateagatik, eta zure denbora eskaintzeagatik!!!