“FAMILIAK IKASTOLAN”: MUGITU, GOZATU ETA ERLAXATU!

5 urteko geletan, aurtengo ikasturteko “Familiak Ikastolan” proiektuari hasiera eman diogu.

“Familiak ikastolan” proiektuaren barruan, 5 urteko gelan bisita berezi bat izan dugu; gure gelako laguntxo baten ama,   Maider, etorri da gurekin jarduera fisikoaz gozatzera! 
Hasteko, beroketa egin dugu gorputza prestatzeko, eta ondoren, mugimenduz eta erronkaz betetako zirkuitu batean aritu gara. Gainera, zunbaren erritmoan dantzan egin dugu eta Pilatesen bidez gorputzaren kontrola eta oreka lantzeko aukera izan dugu.
Jardunaldiari amaiera emateko, erlaxazio-ariketa batzuk egin ditugu, lasaitasuna eta ongizatea landuz. Oso esperientzia polita izan da, mugimenduaren bidez gozatzeko, ohitura osasungarriak sustatzeko eta familien parte-hartzea gelara ekartzeko aukera eman digularik. Mila esker bisitagatik eta gurekin une berezi hau partekatzeagatik!