FAMILIAK IKASTOLAN HH4

Berriro ere izan ditugu familiak HHko ikasgeletan.

Martxoaren 10ean Ana Maria Sales eta Peter Ibinkule “Familiak ikastolan” proiektuan parte hartuz, eskulan baten proposamenarekin joan ziren 4 urte B gelara.

Martxoaren 16rako, Adarrazpi gaztandegira aurreikusita zuten irteera abipuntutzat hartuta, ardia eta aztzaintzari buruzko hainbat jarduera eta proposamenetan murgilduta zebiltzan ikasleak martxoaren hasieratik. Hori jakinda, Ana eta Peterrek ardi bat egiteko materiala ekarri zuten gelara eta porespanezko bolak, kotoia eta txotxak erabiliz ikasle bakoitzak bere arditxoa osatu zuen.

Eskulana egiten ari ziren bitartean, haurrek, Ana eta Peterren argibideak eta laguntza jaso zituzten. Guztiek giro onean pasa zuten arratsaldea, ikasleek adina disfrutatu baitzuten helduek.

Klaseak amaitutakoan, haurrek pozik eraman zuten bere ardia etxera.

Mila esker Ana eta Peter zuen laguntzarengatik eta proiektu honetan parte hartzeagatik!