"FAMILIAK IKASTOLAN" BI URTEKO GELETAN

Noemi Iborra bi urteko geletan egon zen.

Ugari dira “Familiak ikastolan” proiektuan parte hartzeko prest ditugun pertsonak.

Ikasleekin ekintza desberdinak egitera etortzen badira ere ipuinak kontatzera familia ugari inguratzen zaizkigu hain garrantzitsua den helburua lortzen laguntzen digutelarik, irakurzaletasunaren sustapena, alegia. Aita zein ama hauek Ipuin Kontalari bihurtzen zaizkigu.

Oraingo honetan Etxeberrira, bi urteko ikasleengana, Noemi Iborra joan da ipuinak kontatzera eta haur hauek oso txikiak izan arren guztien arreta lortu du, egokitzapena garaia primeran burutu ondoren  gustura hartzen baitute parte proposatzen zaizkien jarduera guztietan.