FAMILIAK IKASTOLAN

HH3ko Nahiaren amatxo, Marioren gurasoak eta Miaren ama etorri dira urtarrilean gure gelatara! A zer poza guztiona!

Eskulan bat egiteko proposamena luzatu zigun Nahiaren amak, baita hartu ere guk! Serigrafia batean lan egiten duela azaldu ostean, lan eta lan aritu ginen, bakoitza bere markoa osatzen! Begira ze artelanak sortu genituen! 

Marioren aitak tronpeta erakutsi eta hura jotzen zuen bitartean, guk makilekin dotorezia gehitu genion Donostiako martxari! A zer musikariak!

Miaren amarekin esperimentazio ederra egin genuen! Elurra! Hala dio eta ikasi berri dugun olerki batek...

"Eguzki amandrea zer dakarzu berri? Negua heldu da ta elurra ugari!"

MILA ESKER FAMILIAK!

HH3