FAMILIAK IKASTOLAN

Otsailean familien bisitak izan genituen bi eta hiru urteko geletan.

Otsailean ere Haur hezkuntzara bi familia inguratu zaizkigu Ipuin Kontalari lana egitera.

Bi urtekoen geletara Alain Azkue, gure ikaslea den Amaia Astiasaranen aita, etorri zen bisitan eta hiru ipuin  kontatu zizkigun: “Izei Txikia”, “Inurria eta Txirrita” eta “Erbia eta Dordoka”.  Ikasle txikien arreta bereganatu zuen arazorik gabe.

Hiru urteko geletan Inhar Gorostidiren ama egon zen, Nagore Aroztegi. Kontatu zuen ipuina “Koloretako monstruoa” izan zen. Ipuinean koloreekin lotuta sentimentu desberdinak lantzen dira. Ipuina kontatu ondoren sentimentu horiek landu zituen haurrekin.