FAMILIAK IKASTOLAN

Abenduan zehar 4 urteko geletako hainbat familia animatu dira "Familiak ikastolan" ekimenean parte hartzera.

Abenduan ere 4 urte B gelako gurasoak animatu dira familiak ikastolan proiektuan parte hartzera.

Abenduaren 10ean Izaskun San Miguel gabonetako eskulan baten proposamerakin etorri zen. Makilak erabiliz pinu bat osatu zuten ikasleek eta ondoren izarrak itsatsiz apaindu zuten.

Abenduaren 11ean Pili Campos eta Pepelu Peraltaren txanda izan zen. Hauek ere gabonetako eskulan bat landu zuten eta buztina erabiliz pinuan jartzeko bolak, izarrak… egiten aritu ziren ikasleekin.

Eskulanak oso politak gelditu ziren  eta bi egun horietan haurrak gustura joan ziren beraien eskulanak hartuta etxea apaintzeko asmotan.

Beste behin eskerrak eman nahi dizkiegu gurasoei proiektu honetan parte hartzeagatik. Haurrentzat oso motibagarria da gurasoak gelara etortzea eta hauek prestatutako ekintzak oso gustura eramaten dituzte aurrera.