FAMILIA GEHIAGO ANIMATU DIRA 2 URTEKO GELETAN!

“Familiak ikastetxean” proiektuaren baitan familia gehigo hurbildu dira geletara.

Guraso batzuk gogoz hartu dute proiektua eta guk ere ilusioz beteak hartzen ditugu zuen bisitak. Beraz, 2 urteko ikasleen familiei gurekin ekintza bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu.

Oraingo honetan, Sararen ama (Maitane) eta Odeiren aita (Iñaki) etorri ziren eta kontatutako ipuinekin gure buruak irudimenez bete zituzten. Eskerrik asko!