EZAGUTZEN GAITUZUE? LEHIAKETA

Bigarren Hezkuntzan Agenda 30aren testuinguruan lehiaketa antolatu dugu eta aste honetan sariak banatu dira.

 

EA 2030 proiektuaren gaia “Zelaiak, larreak eta landare-itsutasuna” da aurten. Gai honi lotuta, eskolan lehiaketa bat izan dugu abian kurtsoan zehar, EZAGUTZEN GAITUZUE? izenekoa hain zuzen. 

Lehiaketa honetan gure inguruko zelaietan topatu daitezkeen animalien eta landareen argazkiak izan ditugu. Astero bi bizidunen argazkiak argitaratu dira eskolako Txoko Berdeetan eta ikasleek lehiaketan parte hartu dute. Udaberriarekin batera, Eñautek, Izeiak, Claudiak, Vikik eta Naiarak dagokien saria jaso dute. Datorren ikasturtean gehiago!