EUSLIDERREN EKINTZA SOZIALA

Bigarren Hezkuntzako ikasleek ginkana prestatu dute herrian zehar.

 

Egape ikastola bere hastapenetatik hasi eta gaur egundaino euskararen normalizazioan eragile eta erreferente izan da Urnietan. Ikastolan ardatz nagusitzat beti izan dugu euskara indartzea: ezagutzatik abiatu eta erabilerara iristea. Hauxe da gakoa, gaur egun euskararen erabilera geroz eta ahulagoa dugula euskal gizartean eta Egape Ikastolan, gizartearen islada izanik, arazo beraren aurrean aurkitzen gara.

Hori dela eta, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, Egape Ikastolan DBH 3. mailan “Eusliderrak” ikasleen taldea osatu eta berritzen dugu ikasturtero eta 4. mailaren amaieran bere lana amaitzen da hurrengo taldeari txanda emanez. 

“Eusliderrak” taldearen xedeak euskararekiko jarrera positiboak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste.

3. mailako Euslider talde hau indartsu hasi da lanean eta Bigarren Hezkuntzako ikastaldeentzat euskararen erabilera sustatzeko ekintza soziala izan da: “GINKANA”.

Prestatu duten ekintza hau herriko txoko ezberdinetan egin da: Plaza inguruan, kiroldegi inguruan, trenbide ondoko jolas-eremuan eta ikastolan bertan.

Beste behin ere, ikus dezakegu Ikastolako ikasleak konpetentzia anitzak garatuta dituztela eta bizitzako edozein erronken aurrean trebatuta daudela aurretik ikasitakoa transferituz eta martxan jarriz.