EUSLIDERREI OMENALDIA

Euskararen alde aritu den taldea agurtu dugu diplomatxo batekin euren lana eskertuz.

Azken urte honetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu Bigarren hezkuntzan abian jarrita dugun programa, EUSLIDERRAK hain zuzen ere.

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jartzen dugu urtero. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste. 

Aurten, iazko talde bera lanean aritu zaigu, oraingoan ere urte bete gazteago diren ikasleen irakasle bihurtuz, berdinengandik ikasiz eta berdinei irakasteak duen eraginkortasuna erakutsiz. EUSLIDER taldeak egindako lana emankorra izan dugu eta horri esker datorren ikasturterako jarraipena lortu dugu. EUSLIDER talde berri oparoa sortuz. 

Hori dela eta, Ikastolak, EUSLIDER talde zaharrari eskertu nahi izan dio egin duen lana eta ahalegina. Honela, taldeko ikasleek omenalditxo xume bat jaso dute.