EUSLIDERREI OMENALDIA

Egape ikastolako EUSLIDER 2. taldeak oparitxo bat jaso du zuzendaritzaren eskutik.

Azken urte hauetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu Bigarren Hezkuntzan iaz abian jarri genuen programa berria, EUSLIDERRAK hain zuzen ere. 

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, orain dela hiru ikasturte Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jarri genuen. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste. 

Aurten ere  urte bete gazteago diren ikasleen irakasle bihurtu dra Eusliderrak, berdinengandik ikasiz eta berdinei irakasteak duen eraginkortasuna erakutsiz. EUSLIDER taldeak egindako lana emankorra izan dugu eta horri esker datorren ikasturterako jarraipena lortu dugu. EUSLIDER talde berri oparoa sortuz. 

Hori dela eta, Ikastolak,  EUSLIDER taldea eskertu nahi izan du egin duten lana eta ahaleginarengatik. Honela, maiatzaren 25ean aurtengo taldeak omenalditxo xume bat jaso zuen Ikastolaren eskutik.