EUSLIDERREI OMENALDIA

Egape ikastolako EUSLIDER 1. taldeak oparitxo bat jaso du zuzendaritzaren eskutik.

 

Azken urte honetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu Bigarren hezkuntzan abian jarri dugun programa berria, EUSLIDERRAK hain zuzen ere. 

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, iaz Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jarri genuen. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste. 

Aurten, iazko talde bera lanean dihardu, oraingoan urte bete gazteago diren ikasleen irakasle bihurtuz, berdinengandik ikasiz eta berdinei irakasteak duen eraginkortasuna erakutsiz. EUSLIDER taldeak egindako lana emankorra izan dugu eta horri esker datorren ikasturterako jarraipena lortu dugu. EUSLIDER talde berri oparoa sortuz. 

Hori dela eta, Ikastolak, lehenengo EUSLIDER taldea eskertu nahi izan du egin duten lana eta ahaleginarengatik. Honela, aurreko ostiralean, martxoaren 5ean, gure boskoteak omenalditxo xume bat jaso zuen zuzendaritzaren eskutik.