EUSLIDERRAK

DBHko ikasleen artean euskararenganako kontzientzia piztu nahian.

 

Egape Ikastolaren helburu nagusietako bat bere sorreratik hasita euskara eta euskal kulturaren transmisioa eta erabilera indartzea izan da. Horretarako betidanik ekimen eta jarduera asko eta asko egin izan ditugu gure helburua betetzeko. 

Azken urte hauetan, programa berri bat martxan jarri dugu ikasleak protagonista bihurtzen ditugularik, EUSLIDERRAK hain zuzen ere. 

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, orain dela bost ikasturte Egape Ikastolan Eusliderrak tailerra martxan jarri genuen. Tailer honen xedeak, hizkuntzekiko jarrerak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste. 

Aurten ere  urtebete gazteago diren ikasleen irakasle bihurtu dira Eusliderrak, berdinengandik ikasiz eta berdinei irakasteak duen eraginkortasuna erakutsiz. 

Egindako lana emankorra izan dadin urnietar guztion euskal kontzientzia piztea ezinbestekoa dugu!!!