EUSKARAREN EGUNA

Egape Ikastolan, bere hastapenetatik, euskara eta euskal kulturan murgiltzen gara eta hori izan da urte luze hauetan ikastolaren xede nagusietako bat.

 

Ikasleak gure hizkuntzan trebatzen ditugu eta gure kulturan hezten ditugu. Hori dela eta, jarduera anitzak antolatzen ditugu gure ikasleentzako eta kultur ekintza askotan parte hartzen dugu. 

Oraingoan Euskararen Nazioarteko eguna aldarrikatzea egokitu zaigu abenduaren 3an. Beti bezala gure ikasleak egun honen harira prestatutako programa eta festan murgildu dira. Ikastolan 2 urtetik 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat prestatu ditugun jarduera anitzak burutu ditugu euskara denon ahotan izan dezagun. 

Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako bertso eskolako ikasleek eta bi irakasleek bertso saioa egin dute, DBHko ikasleek ipuin kontalari aritu dira Haur eta Lehen hezkuntzako 1. mailako geletan. Lizardiko eskolan euskararen aldeko leloaren horma-irudiak osatu eta frontoiko paretan itsasi dira. Arratsaldean, kantuan eta dantzan aritu gara ikastetxeko patioan eta amaiera guraso elkarteak prestatutako txokolate goxoa hartuz egin dugu. Gainera, Bigarren Hezkuntzan, ipuinak kontatzeaz gain, gure gaztetxoek zinema euskaraz gozatzeko aukera ere izan dute, gure hizkuntzaren normalizazioaren seinale. 

Egapetik mundura euskaraz!!!! Euskaraz bizi nahi dugu!!!!