EUSKARAREKIN BAT EGITERA, EUSKARAZ BAT IZATERA

Egape Ikastolako langileok bat egiten dugu euskalgintzak deitutako ekimenarekin.

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.  

Horregatik, euskalgintzak deitu duen ekimenarekin bat egiten dugu Egape Ikastolako langileok.

Guztion indarra beharko dugu oldarraldiari erantzun sendoa emateko. Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!