EUSKARALDIAN TIK-TOK GUNEA EGAPEN

Euskaraldian bete-betean murgilduak gauden honetan, TIK-TOK gunea martxan da Egape Ikastolan.

Euskaraldiaren girotze ekintza bezala hasi eta jarraipena izan duen gunea martxan jarri zen pasa den azaroaren 15ean Egape Ikastolan, TIK-TOK gunea hain zuzen ere. Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak antolatuta eta euskaraldia aitzakiatzat hartuta, euskaraz aritzeko gunea sortu da, kasu honetan euskarazko abestien koreografiak eginez. Ikasleek gune horretan parte hartu ahal izateko izena eman behar izan dute eta abestiaren koreografiarako beharrezko ensaioak egin. Bi aste hauetan martxan egon ondoren, abenduaren 2an plazaratuko da emaitza, beraz, ez galdu gure artixta txikiek eginiko dantza eta koreografiez gozatzeko aukera. EUSKARALDIAN TIK-TOK, EUSKARAREKIN ETA EUSKARAZ!