EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU

2025eko EUSKARALDIA maiatzaren 15etik 25era bitartean gauzatuko da. Egape Ikastola entitate gisa parte hartzen ari da ekimenean.

 

Urnietako Euskaraldiko talde eragileak, hainbat elkarte, erakunde eta norbanakoen laguntzari esker, egitarau aberatsa osatu du euskaldunok euskararen inguruan elkartzeko eta euskara erabili eta entzuteko aukera gehiago izan dezagun.

Egape Ikastolako komunitateak ere, Urnietako eragile bezala, prestatu dugun egitaraua zabaldu nahi dizuegu ahalik eta jende gehien ekitaldi hauetan parte hartu dezazuen.

Bestalde, Egape ikastolako hamaikakoa aurkeztu nahi dizuegu, eskola komunitate osoko ordezkariez osatu duguna. Ezkerretik eskuinera, Nekane Legarreta Miner (DBHko ikasketa-burua),  Maite Aldanondo Iturria (LHko irakaslea), Izaro Egaña Etxeberria (DBHko gurasoa), Nahia Iñurrita  Aranburu (DBHko ikaslea), Mikel Castro De Miguel (DBHko ikaslea), Lutxi Guiral Gulina (LHko irakaslea), Kristina Montoya (HH-LHko gurasoa), Koro Garmendia Elosegi (LH-DBHko gurasoa), Nagore Aroztegi Zubillaga (LHko irakaslea), Ixiar Tomasena Mendizabal (HH-LHko sukaldaria) eta Olatz Petrina Arrozpide (DBHko jangelako begiralea).

Talde eragiletik bereziki azpimarratu nahi da maiatzaren 18an San Juan plazan ospatuko den Urnietako Euskaraldiaren Eguna, urnietarrok euskara eta euskaraz aritzea zenbateraino maite dugun erakusteko aukera ezin hobea izango baita. 

Animatu eta parte hartu!!!!