“EUSKAL KULTURAZ GOZATZEN” EKIMENA

Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek astero ekimen hau daramate aurrera.

 

DBHko 3 eta 4. mailako ikasleen artean "Euskal Kulturaz Gozatzen" ekimena prestatu dute ikasleek, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek goza dezagun. Astez aste Euskal Kulturaz gozatzeko proposamena egiten dugu. 

Aste hontako Euskal Kulturaz Gozatzen proposamena 4.Bko ikasleen eskutik:

Astebururako plana -  Urnieta

Asteburu honetan,  Egape Dantzako hainbat taldek Urnietako plazetan (Zaldundegi , San Juan,  Mujika... ) zehar dantzatuko dute. Ekainak 5, larunbata, 13:00ak aldera.

2. Antzerkia. Egapexouk aurkezten du... "Notre Dameko plazan". Ekainak 13, igandea, 12:00etan (euriarekin Egapen).

Filma:

"Aupa Etxebeste" filma. Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=ypvUxA7dUyo

Abestia:

Nogen talde donostiarraren abestia: Gertu  https://www.youtube.com/watch?v=GLt12p-5MBc

Euskal kulturaz gozatu eta zabaldu!!!