“EUSKAL KULTURAZ GOZATZEN” EKIMENA

Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek astero ekimen hau daramate aurrera.

 

DBHko 3 eta 4. mailako ikasleen artean "Euskal Kulturaz Gozatzen" ekimena prestatzen dute ikasleek, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek goza dezagun. Astez aste Euskal Kulturaz gozatzeko proposamena egiten dute.

 

Aste honetan, 4Ako ikasleek ondoko proposamena egiten digute Egapeko ikasle, langile eta guraso guztioi:

- "Errementari" Pelikula ikusteko proposamena. Trailerra klik egin HEMEN.

- IZARO Mallabiako abeslaria entzutea. HEMEN bere abesti bat.

- ZETAK pop elektronikoko taldea entzutea. HEMEN "Hitzeman" abestia.

- Eguraldi txarra dela eta etxean gelditzekotan HEMEN duzu pelikula eta serie sorta bat euskaraz.

Euskal kulturaz gozatu eta zabaldu !!